Artikako abiadura-irristaketa talde bat gara, Berriobeitiko Zendean. 2015etik, abiadura-irristaketa bezalako kirol oso bat irakasten diegu haurrei, Zendeako kirol-aukerak hedatuz.
Nola entrenatzen gara?
Guretzat patinajea jarduera osoa, dibertigarria eta aberasgarria da. Entrenamenduetan jolasten dugu, ondo pasatzen dugu eta, jakina, patinajeko teknikak praktikatuaz ikasten dugu. Jarduera honek egoera fisikoa, oreka, kontzentrazioa eta koordinazio motorea hobetzeaz gain, kirol-balioak sustatzen ditu, ohitura osasungarriak indartzen ditu eta parte-hartzaileen arteko harreman sozialak sendotzen ditu.
Bi entrenamendu mota ditugu:
- Oinarrizko Eskola: Patinajean hasten diren edo jolasa, elkarbizitza eta ikaskuntza giro ludiko batean uztartu nahi duten haurrentzat zuzendua.
- Abiadura-patinajea eta Lehiaketa: Maila teknikoago eta errendimendu handiko entrenamenduetara aurrera egin nahi duten kirolarientzat pentsatua. Entrenamenduak espezifikoagoak dira, abiadura-patinajeko teknika, prestakuntza fisikoa eta taktika barne hartzen dituztelarik.
Bi taldeetan parte hartzeko aukera eskaintzen dugu Nafarroako Ligako lehiaketetan. Parte hartu nahi dutenekin batera joaten gara, ingurune lagungarri eta motibatzaile batean giroa ezagutzeko eta goza dezaten.
Non entrenatzen gara?
Entrenamenduak Berriobeitiko Udalak eta Artikako Kontzejuak lagatako instalazioetan egiten ditugu, hala nola Artikako frontoian eta Marta Mendía kirol-pista estalian, baita Artikako Pista Berrian ere. Gainera, abiadura-patinajerako pista espezifikoak alokatzen ditugu noizean behin












