Artikapatinen patrozinioak zuen enpresari ikusgarritasuna emango dio, zuen marka gure euskarrietan izanez. Gainera, Berriobeitiko biztanleek zuen enpresa bertako taldearekin lotuko dute, harreman sentimentala sortuz..
Lasterketetan parte hartzen dugu, sareetan, webgunean… eta gure publikoak zuen marka ikustean, identifikatuko dute edo zuei buruzko informazioa bilatuko dute. Zuen enpresaren irudia bertako kirolen babestearekin lotuz, enpresaren balio onak adierazten dira.
Ezin ditugu ahaztu patrozinioek ematen dituzten abantaila fiskalak; Nafarroako Gobernuak hemen azaltzen dizkizu.



